EGUNKARI

Próximo evento en:

  • 00 D
  • 00 H
  • 00 M
  • 00 S
+

El equipo

20150908_182329 

 

Juan Izaguirre Eseverri (Iruñea, 1985)

7 urterekin hasi zituen musika-ikasketak Sebastian Albero Musika Eskolan. Piano-ikasketekin jarraitu zuen Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalean, Carmen Etayorekin. Gero, 2013. urtean, Musikan Espezializatutako Lehen Hezkuntzako Irakasle Gradua lortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Alde berean, Musika Pedagogia ikasketak egin zituen Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan, Jorge Silvarekin, 2015ean amaituta.

Urte hartan bertan, ikastaroa egin eta Antonio Nebrija Unibertsitateko Musikoterapia Unibertsitate Ziurtagiria eskuratu zuen. 2014/15 ikasturtean, kantu-eskolak jaso zituen Nere Erbitiren eskutik, eta piano-eskolak, aldiz, Alberto Navascuesen eskutik, Zabalza musika modernoko eskolan.

Kantari-jardunari dagokionez, 2013ko irailetik Iruñeko Ganbara Abesbatza Elkarteko kidea da, baritonoa.

Pianista, 2013tik Irabia ikastetxeko Musika Eskolan dabil lanean, pianista laguntzaile zein piano-eskolak ematen.

Musika-irakasle, Irabia Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako hainbat mailatan egin izan du lan.

2015/16 ikasturtean, Iruñeko Ganbara Abesbatza Elkartearen Haurren Koruaren eta Eskolaniaren pianista izan zedin kontratatu zuten, baita Musika Lengoaia irakasteko ere.