Valentzian jaioa, bertan bukatu zituen arrakastaz goi-mailako Solfeo, Piano, Koru Zuzendaritza eta Konposizio ikasketak. Geroago, Budapesteko Liszt Ferenc Zeneakadémiara joan zen Koru eta Orkestra Zuzendaritza eta Konposizio espezialitateetan diplomatzeko.

 

Bere ibilbidean, abeslari eta abesbatza entzutetsuekin egin izan du lan, eta egun ere halaxe dihardu. Besteak beste, ondokoak nabarmentzen dira: Simon Carrington, Plácido Domingo, Patrick Fourniller, Alberto Zedda, Wilko Brouwers, Éva Kollár, Werner Pfaff edo Ottavio Dantone. Itzal handiko koru-maisua da, hainbat opera-ikuskizunetan eta orkestra sinfonikotan egin izan dituen lanek erakusten duten bezala. Aktiboki parte hartzen du Europako koru-jardueran, izan ere, epaimahaikide aritzen da lehiaketetan, koru-zuzendaritza irakaslea da eta zuzendari gonbidatua ere bai mundu osoko lehiaketa, sinposio eta hitzaldi ugaritan.

 

Konpositore-jardunean eskarmentu handia du, nagusiki musika koralaren esparruan, eta bere obrak kontzertu-areto onenetan abestu izan dira (New Yorkeko Carnegie Hall, Chicago People´s Music School, Limako San Marcos Zentro Kulturaleko Areto Nagusia, Panamako Antzoki Nazionala, Valentziako Palau de la Música, “Reina Sofía” Palau de Les Arts, etab.). Irabazi dituen sarien artean, nabarmentzekoak dira Musikari Hungariarren Forum Nazionalaren Saria, Musika Hungariar Garaikidearen Interpretazio Onenagatik, 2001ean; “Premis Cataluña de Composició Coral” Lehen Saria, 2006an, edo Kultura Ministerioa/INAEMek 2007an konpositore-lanagatik eginiko aitorpen artistikoa.

 

Egun, Iruñeko Ganbara Abesbatza entzutetsuaren Zuzendari Artistikoa da, hala nola Erdialdeko Amerikako Orkestra Gazte eta Abesbatzaren (JOCCA) arduradun musikal nagusia, 2008an sortu zenetik.

Nace en Valencia donde finaliza con éxito sus estudios superiores de Solfeo, Piano, Dirección de Coro y Composición. Más tarde se traslada a la Liszt Ferenc Zeneakadémia de Budapest para diplomarse en las especialidades de Dirección de Coro, Orquesta y Composición.

 

A lo largo de su carrera ha trabajado y trabaja junto prestigiosos intérpretes, colegas y agrupaciones y es un reconocido maestro de coro, como atestiguan sus trabajos en diferentes producciones de ópera y conciertos sinfónicos. Participa activamente de la actividad coral europea como jurado en certámenes, profesor de dirección coral y director invitado en numerosos concursos, simposios y conferencias en todo el mundo.

 

Como compositor posee amplia experiencia, principalmente en el ámbito de la música coral y sus obras han sido representadas en las mejores salas de conciertos (Carnegie Hall de Nueva York, Chicago People´s Music School, Salón Grande Centro Cultural San Marcos de Lima, Teatro Nacional de Panamá, Palau de la Música de Valencia, Palau de Les Arts “Reina Sofía”, etc.).

 

Entre sus galardones destacan el Premio del Fórum Nacional de Músicos Húngaros por la mejor Interpretación de Música Contemporánea Húngara en 2001, el Primer Premio "Premis Cataluña de Composició Coral" en 2006 o el reconocimiento artístico como compositor durante 2007 por parte del Ministerio de Cultura/INAEM.

 

Actualmente es el Director Artístico y Musical de la prestigiosa Coral de Cámara de Pamplona. También es máximo responsable musical  de la Joven Orquesta y Coro de Centroamérica (JOCCA) desde su fundación en 2008.

David Gálvez Pintado