La Coral / Abesbatza

Desde su fundación en el año 1946 Coral de Cámara de Pamplona se vinculó a los compositores de su tiempo y esta decisión ha marcado su importancia durante toda su historia. Muchos de los más grandes autores de estas siete décadas han mantenido y mantienen una estrecha relación con la agrupación, que ha encargado, estrenado y/o difundido numerosas obras que forman parte del patrimonio musical nacional.

Por esta razón y por su trascendental papel como introductora de la vanguardia musical en Navarra ha recibido en 2018 el Premio Príncipe de Viana de la Cultura, el más reciente reconocimiento otorgado a la Coral, después de la Medalla de Oro al Mérito en el Trabajo, la Encomienda de la Orden del Mérito Civil y la Encomienda de la Orden de Alfonso X el Sabio.

Actualmente, la Coral es una institución con gran presencia nacional e internacional:  Ciclos del Auditorio Baluarte, OSN, Festival des Abbayes, Festival de Musique Baroque du Jura, Festival de la Chaise-Dieu, Quincena Musical de San Sebastián, Musikfestspiele de Potsdam, Festival de la Vézère, Musikaste de Errenteria, Festival Internacional de Órgano de León... Recientemente ha actuado junto a artistas de la talla de María Bayo, Nuria Rial, Simon Carrington, Mark Padmore, Leonardo García Alarcón o Manuel Hernández Silva.

1946an sortu zenetik, Iruñeko Ganbara Abesbatzak garaian garaiko konpositoreekin bat egin izan du, eta, hain zuzen, jarrera hori izan da bere garrantziaren adierazgarri denbora honetan guztian. Zazpi hamarkada hauetako egile handienetako askok harreman estua izan dute, eta dute, taldearekin, eta honek musika-ondare nazionalaren baitako obra ugari enkargatu, estreinatu edota hedatu izan ditu.

Horrexegatik, eta Nafarroara musika-abangoardia ekartzeko jokatu izan duen paper ezin garrantzitsuagatik, Vianako Printzearen Kultura Saria jaso du, 2018an; aurretik, baina, Laneko Merezimenduagatiko Urrezko Domina, Merezimendu Zibilaren Ordenaren Enkomienda eta Alfontso X.a Jakitunaren Ordenaren Enkomienda jaso ditu.

Egun, Abesbatzak ekitaldi ugaritan hartzen du parte, bai estatuan bai nazioartean: Baluarte Auditoriumeko Zikloak, NOS, Festival des Abbayes, Festival de Musique Baroque du Jura,  Festival de la Chaise-Dieu, Donostiako Musika Hamabostaldia, Potsdameko Musikfestspiele,  Festival de la Vézère, Errenteriako Musikaste, Leongo Nazioarteko Organo Jaialdia... Berriki, zenbait artista paregaberekin batera aritu da, besteak beste María Bayo, Nuria Rial, Simon Carrington, Mark Padmore, Leonardo García Alarcón eta Manuel Hernández Silvarekin.