Socios / Bazkideak

Los socios de la Coral disponen de una serie de ventajas:

  • información anticipada de los conciertos,

  • precio reducido de las entradas, en los conciertos de gestión propia,

  • reserva anticipada de entradas, en los casos en que sea posible,

  • prioridad de acceso de los hijos de los socios en los procesos de selección del Coro Infantil,

  • acceso a determinados ensayos generales, según criterio del director.

Si estás interesado en hacerte socio, por favor, pincha en el botón “Ser socio”, rellena el  formulario que aparecerá y, en breve, nos pondremos en contacto contigo.

Abesbatzako bazkideek hainbat abantaila dituzte:

  • kontzertuei buruzko aurretiko informazioa,

  • prezio murriztuak sarreretan, Abesbatzak berak kudeaturiko kontzertuetan,

  • sarreren aurretiko erreserba, ahal denean,

  • Haurren Abesbatzarako hautapen-prozesuetan, bazkideen seme-alabek lehentasuna,

  • zenbait entsegu orokor ikusteko aukera, zuzendariaren irizpidearen arabera.

Bazkide izateko interesa edukiz gero, mesedez, sakatu “Bazkide izan” botoia, bete agertuko den formularioa eta, laster barru, zurekin harremanetan jarriko gara.

Hazte mecenas de la Coral 

¿Sabías que sin el mecenazgo de la familia Médici ‘La Primavera’ de Botticelli no se hubiera pintado? Los mecenas han sustentado el mundo de la cultura a lo largo de los siglos, también el de la música. Grandes compositores como Mozart o Beethoven recibieron el apoyo económico de diferentes mecenas, gracias a los cuales pudieron continuar con su obra.

También tú puedes convertirte en mecenas gracias a la Ley Foral 8/2014, de 16 de mayo, reguladora del mecenazgo cultural y de sus incentivos fiscales en la Comunidad Foral de Navarra. 

 

¿Qué es el mecenazgo cultural?

La participación privada, a través de donaciones, préstamos de uso y convenios de colaboración, en la realización de proyectos o actividades culturales que sean declarados de interés social por el Gobierno de Navarra.

 

¿Por qué ser mecenas de la Coral de Cámara de Pamplona?

Porque con tu aportación nos estarás ayudando a continuar con nuestra actividad. Así podremos seguir creciendo y ofreciendo nuevas e interesantes propuestas, tanto de nuestro Coro adulto, como de nuestra Escolanía y Coro Infantil. Pero, a la vez, obtendrás ventajosos incentivos fiscales.

 

¿Qué beneficios son esos?

Si eres un particular, tendrás derecho a una deducción de la cuota del IRPF del 80% en los primeros 150 euros donados en cada periodo impositivo, y del 40% en resto de las aportaciones.

 

¿Y qué significa exactamente?

Significa que si donas 150 euros tendrás derecho a deducir en tu declaración del IRPF 120 euros (80% de 150 euros). Es decir, que en la declaración de la renta te devolverán 120 euros de los 150 euros que hayas aportado. De esa manera la Coral se habrá beneficiado de 150 euros, mientras que la aportación real realizada habrá sido únicamente de 30 euros.

 

¿Y si quiero colaborar a través de mi empresa?

Toda tu aportación tendrá consideración de deducible en el impuesto de sociedades y, además, los primeros 300 € tendrán derecho a una deducción de la Cuota Líquida del 30%.

 

¿Qué recibiré a cambio de estas donaciones?

La ley establece que las entidades beneficiarias no pueden ofrecer a los mecenas contraprestación alguna, más allá de publicitar su condición de mecenas. Se exige que las donaciones sean puras y simples y, por tanto, no se consideran como tales aquellas aportaciones económicas que se realicen con la finalidad de obtener un beneficio o contraprestación.

 

Vale, pero seguro que es un lío de papeles.

No te preocupes. Es muy fácil. Tú sólo tienes que comunicarnos tu interés en ser nuestro mecenas y el importe con el que quieres colaborar, ya sea por teléfono o a través del correo electrónico a admin@accp.es. Nosotros nos encargaremos de rellenar todos los documentos necesarios.

Izan zaitez abesbatzaren mezenas

Bazenekien Médici familiaren mezenasgorik gabe Botticellik ez zuela ‘Udaberria’ margotuko? Mezenasak kulturaren munduaren euskarri izan dira mendeetan, baita musikarena ere. Mozart edo Beethoven konpositore paregabeek, esaterako, hainbat mezenasen laguntza ekonomikoa izan zuten, eta horiei esker jarraitu ahal izan zuten euren obran lanean.

Zu ere mezenas bihur zaitezke, maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legeari esker, Nafarroako Foru Erkidegoan mezenasgo kulturala eta horren zerga-pizgarriak arautzen baititu. 

Zer da mezenasgo kulturala?

Partaidetza pribatua, dohaintzen, erabilera-maileguen edo lankidetza-hitzarmenen bidez, Nafarroako Gobernuak interes sozialeko gisa deklaraturiko proiektu edo jarduera kulturalak egiteko.

 

Zergatik izan Iruñeko Ganbara Abesbatzaren mezenas?

Zure ekarpenarekin gure jarduerarekin jarraitzen lagunduko diguzulako. Hala, hazten eta proposamen berri eta interesgarriak eskaintzen segitu ahal izango dugu, bai gure Helduen Abesbatzak, bai gure Eskolaniak eta Haurren Abesbatzak. Baina, aldi berean, zerga-pizgarri onuragarriak jasoko dituzu.


Zein onura dira horiek?

Norbanakoa baldin bazara, eskubidea izango duzu PFEZeko kuotan % 80ko kenkaria izateko zergaldi bakoitzean dohaintzan emandako lehenengo 150 euroetan, eta % 40koa gainerako ekarpenetan.

 

Eta horrek zer esan nahi du zehazki?

150 euro ematen badituzu, eskubidea izango duzu zure errenta-aitorpenean 120 euroko kenkaria izateko (150 euroren % 80). Hau da, errenta-aitorpenean 120 euro itzuliko dizkizute aurretik emandako 150 euroetatik. Hala, Abesbatzak 150 euro eskuratuko ditu, baina egindako ekarpena 30 eurokoa izango da, besterik ez.

Eta nire enpresaren bidez lagundu nahi badut?

Zure ekarpen osoa kengarritzat joko da sozietateen gaineko zergan, eta, horrez gain, lehenengo 300 euroek eskubidea emango dute % 30eko kenkaria izateko Kuota Likidoan.

 

Zer jasoko dut dohaintza horien truke?

Legearen arabera, erakunde onuradunek ezin diote inolako kontraprestaziorik eskaini mezenasei, mezenas direla argitaratzetik harago. Dohaintzak garbiak eta sinpleak izan behar dira eta, ondorioz, ez dira kontuan hartzen etekin edo kontraprestazioren bat lortzeko helburuarekin egiten diren ekarpen ekonomikoak.

 

Ondo, baina ziur paper-nahaspila dakarrela.

Ez kezkatu. Oso erraza da. Zuk mezenas izateko interesa baino ez diguzu jakinarazi behar, baita egin nahi duzun ekarpenaren zenbatekoa ere, dela telefonoz, dela posta elektronikoz: admin@accp.es. Gu arduratuko gara beharrezko agiri guztiak betetzeaz.